XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Funtzio baten grafiko edo diagrama cartesiarra /- Erreferentziazko sistema cartesiarra /- Koordenatu cartesiarrak /- Abzisa-ardatza /- Ordenatu-ardatza.

Egin behar duzuna, definizio bakoitza bere kontzeptuarekin erlazionatzea da.

1. Funtzio baten irudi multzoa.

2. Geometrikoki zuzen baten bidez eta analitikoki gisa honetako lehen mailako erlazio batez adieraz daitekeen aplikazioa.

3. Aplikazio baten hasierako multzoko elementuak adieraziko direneko zuzen bat.

4. Hasierako multzoko elementu bakoitzari bukaerako multzoko irudi bakar bat, eta ez gehiago, asignatzen dioneko zenbaki multzoen arteko aplikazioa.

5. Aplikazio baten bukaerako multzoko elementuak adierazten direneko zuzena.

6. Funtzio baten iturburu multzoa.

7. Neurri-unitate ugari eman zaizkien, eta puntu batetan (jatorrian) elkar ebakitzen duten bi zuzenen (ardatzen) multzoa.

8. Emaniko puntu batetatik marraturiko bi ardatzekiko paralelo diren bi zuzenen ardatzen arteko ebakiduraren bitartez lorturiko bi bektore.

9. biderkadura cartesiarraren azpimultzoa (A hasierako multzoa eta B bukaerakoa delarik), pare guztiez osatua, bere lehen osagaia A elementua delarik eta bigarrena elementu honen irudia delarik.

10. Funtzio baten grafoaren adierazpena, grafoaren elementu bakoitzari () planoan P puntua dagokiolarik, abzisa eta puntuaren ordenatua izanik.

- Baltzuan jarri aurreko ariketaren emaitza (Ir-Ik).

- Ondoko informazioa irakurri, agintzen diren ariketak eginez (Ik).

Hona non dituzun ondoko kontzeptuei dagozkien zenbait definizio: - Aplikazio baten grafoa /- Funtzioa /- Funtzio afina.

Hauetako bati dagozkionak hartuz honako ariketok egin behar dituzue: (...).